Ebaluazio Diagnostikoari buruz Hezkuntza Sailburuordeak EAEko ikastetxeei egiten dien jakinarazpena
2 pages
Published by
ordizia
Copyright :
All rights reserved
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tef.
945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: huisvedu@ej-gv.
es
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE
ETA IKERKETA SAILA
Hezkuntza sailburuordetza
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
UNIVERSIDADES E...
[More]
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tef.
945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: huisvedu@ej-gv.
es
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE
ETA IKERKETA SAILA
Hezkuntza sailburuordetza
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN
Viceconsejería de Educación
DIAGNOSTIKO EBALUAZIOARI BURUZ HEZKUNTZA
SAILBURUORDEAK EAEko IKASTETXEEI EGITEN DIEN
JAKINARAZPENA.
Zuzendari jn.
/and.
hori:
Hurrengo egunetan argitara emango da EHAAn Euskal Autonomia Erkidegoko
ikastetxeetan diagnostiko-ebaluazioaren prozesua arautzen duen Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindua, Hezkuntzaren Lege Organikoak (LOEk)
eta 175/2007 Dekretuak, EAEn Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma ezartzen duenak,
xedatutakoaren arabera.
Idazki honen bidez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila ebaluazio mota
honetan interesatuta dagoela jakinarazi nahi dizut.
Izan ere, hezkuntza-sistemaren
funtzionamenduari buruzko diagnostiko orokorra egin nahi du ebaluazio mota horrek
eta, oraingo kasuan, Lehen Hezkuntzako 4.
kurtsoko eta Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako 2.
kurtsoko gure ikasleek duten mailari buruzkoa, irakatsi eta ikasteko
prozesuaren funtsezko osagaiak diren oinarrizko gaitasunei dagokion diagnostikoa, hain
zuzen.
Aipatutako aginduaren arabera, zortzi hauek dira ebaluatu beharreko gaitasunak:
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
b) Ikasten ikasteko gaitasuna
c) Matematikarako gaitasuna
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
f) Gizarterako- eta herritartasunerako gaitasuna.
g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
.
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Gaitasun horiek era progresiboan ebaluatuko dira.
Horregatik, a), c) eta d)
gaitasunak besterik ez dira 2008/2009 ikasturte honetan ebaluatuko eta horien artean
Hizkuntza-komunikazioarenak hemengo bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania
hartuko ditu kontuan.
Hurrengo ikasturteetan beste gaitasunen ebaluazioak egingo dira.
Hezkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna hobetzeko lagungarri izango diren plan
edo neurriak proposatu ahal izateko asmoz, kurtso horietako ikasleen diagnostiko
esanguratsu bat eduki nahi da eskuartean.
Diagnostiko hori eskuratzeko, ikastetxeak
bere ebaluazio prozesuetan ekoiztutako emaitzez gain, orain egingo den kanpoko
diagnostiko-ebaluazio honen bidez emaitza gehigarri lagungarriak bildu nahi dira.
[Less]
Insert a miniCalaméo on your website or your blog