ESKU-HARTZE DIDAKTIKOA Uxue Fernández-Andes Arbulu Justifikazioa Behin gelako testuingurua eta haurren nahiak eta beharrak zeintzuk diren dakidala, nik proposatzen dudan esku hartzea buztina erabilita egingo dut. Gure klasean artearekin zerikusia duten...
More
ESKU-HARTZE DIDAKTIKOA Uxue Fernández-Andes Arbulu Justifikazioa Behin gelako testuingurua eta haurren nahiak eta beharrak zeintzuk diren dakidala, nik proposatzen dudan esku hartzea buztina erabilita egingo dut. Gure klasean artearekin zerikusia duten jarduerak egitea asko gustatzen zaie umeei, baita eskuak zikintzea eragiten dieten ariketak. 26 umeko klasea da eta gauza aktiboak egitea asko gustatzen zaie, gauza berritzaileak. Gure klasean buztina ez dugunez, material honen bidez urtarrilean landuko den gaiari ariketa batzuk moldatu egingo dizkiot nire esku hartzea egiteko. Material hau berria da haurrentzat. Motibazioa sortu egingo die hau erabiltzerakoan eta ikasteko grina eta lantzeko kuriositatea ere handitu egingo da. Beraien ikuspuntua adierazteko beste baliabide bat izango da. Ikastola askotan ohikoa da plastilina topatzea, baina ez dugu hainbeste buztina topatzen. Horregatik, ikastolak beste eskaintza bat egin behar die haurrei; modelatzeko, adierazteko, sortzeko, zikintzek
Less