UZTARO 93, 19-42 19 Bilbo, 2015eko apirila-ekaina Kazetaritzaren garabideak: Kalitatea, berrikuntza eta prestakuntza Txema Ramirez de la Piscina, Alazne Aiestaran, Beatriz Zabalondo, Antxoka Agirre UPV/EHUko irakasle eta HGH (Hedabideak, Gizartea eta...
More
UZTARO 93, 19-42 19 Bilbo, 2015eko apirila-ekaina Kazetaritzaren garabideak: Kalitatea, berrikuntza eta prestakuntza Txema Ramirez de la Piscina, Alazne Aiestaran, Beatriz Zabalondo, Antxoka Agirre UPV/EHUko irakasle eta HGH (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) ikertalde finkoko ikertzaileak Lan honetan, Euskal Herriko eta Europako eskarmentu handiko 73 kazetariri egindako inkesta analitiko baten emaitzak aurkezten dira. Kazetaritzaren orainaz, eta, batik bat, etorkizunaz galdetu zaie. Guztira 29 galderaz osatutako inkesta bete zuten, 2013ko azarotik 2014ko martxora bitartean. Galdetegia ikerketarako propio diseinatu zuen EHUko HGH ikertalde finkatuak. Inkestatutako 73 kazetari horietatik 19 Euskal Herrikoak ziren, eta gainerako 54ak Europako bost estatu populatuenetarikoak: Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia. Oro har, iritzi-adostasun nabarmena antzeman da, eta, egun lanbideak bizi duen krisia gainditzeko, hiru gako agertzen dira garbi: kalitatea, berrikuntza eta
Less