atauni begira 8. alea 2016ko urtarrila ordezkaritza gauzatu nahian Ataungo udaleko 2015-2019 legealdia Herrigintzak oposizioan hasi du lau zinegotzirekin: Oihana Mendizabal, Iker Contreras, Amaia Auzmendi eta Juanjo Maiza. Ataundarrek maiatzaren 24ean eman...
More
atauni begira 8. alea 2016ko urtarrila ordezkaritza gauzatu nahian Ataungo udaleko 2015-2019 legealdia Herrigintzak oposizioan hasi du lau zinegotzirekin: Oihana Mendizabal, Iker Contreras, Amaia Auzmendi eta Juanjo Maiza. Ataundarrek maiatzaren 24ean eman ziguten konfiantzari helduz oposizio arduratsua egiten ari gara. Gure egitasmoan adierazitako proiektuez gain, herriko egunerokotasunean sortzen diren arazo eta errealitateei erantzuteko gure proposamenak luzatzen hasi gara jadanik. Ez dugu ordea EH Bilduren udal gobernuan, uztailean elkarrekin izandako lehen hartu emanetan esan zizkiguten hitz “politen“ arrastorik ikusi. Gure idatzi eta proposamen gehienei erantzunik ere ez; ez baiezkorik, ez ezezkorik, ez galdera edo kontsultarik, ez eztabaida saiakerarik, ez elkarlanerako jarrerarik ezta intentziorik ere. Gauzak erabaki eta gehienez ere esan egiten dizkigute. EH Bilduren herri programan idatzitako “kolore anitzeko bidelagunak“, “herritar guztiona da ataundarron oraina eta etorkizu
Less