GORPUTZ HEZKUNTZA (Alazne) Kurtso honetan, lanaldi murriztuarekin egon naiz lanean (herenarekin: astean 10 ordu) Gorputz hezkuntzako saioak emateaz gain, bi urteko gelan ere sartu naiz ostiraletan ordu eta erdiz. Gorputz hezkuntza lau talde ezberdinekin...
More
GORPUTZ HEZKUNTZA (Alazne) Kurtso honetan, lanaldi murriztuarekin egon naiz lanean (herenarekin: astean 10 ordu) Gorputz hezkuntzako saioak emateaz gain, bi urteko gelan ere sartu naiz ostiraletan ordu eta erdiz. Gorputz hezkuntza lau talde ezberdinekin egiteko aukera eduki dut, talde bakoitzarekin arratsalde bateko saioa (ordu eta erdi). Astelehenetan: 1.maila Asteartetan: 2.maila Asteazkenetan: 3.maila Ostegunetan: 4.maila Gaiaren balorapena lau ardatzetan oinarritu dut. Informeak betetzeko garaian zehatz mehatz ardatz hauek jarraitu ditut. Umeak kurtso hasieratik bazekiten honen berri….. - %25 Gorputz eskema eta koordinazioa - %25 Oinarrizko trebetasunak - %25 Jarrera eta saiakera. - %25 Higienea, dutxa eta arropa aldaketa. Hala ere, beraien jarrera onartezina izanez gero, jarrera horren baitan baloratu dut ikaslea. SAIOEN EGITURA Ikasturteko lehenengo saioan talde guztiekin hitz egin nuen arauei eta ebaluatzeko edukiko nituen irizpideei buruz. Hala ere, saioan zehar berriro ere lan
Less