Herri Barnearen BERBIZIARAZTEA Arbonar adixkide maiteak, Zer bidea iragana 2008-tik geroz ! Emeki-emeki gure herria hazi eta bestelakatu da, xedea frango obratuz, batzuk bertzeen ondotik, heien loturaren segurantza begiratuz. Egintza horiek zentzu emaiten...
More
Herri Barnearen BERBIZIARAZTEA Arbonar adixkide maiteak, Zer bidea iragana 2008-tik geroz ! Emeki-emeki gure herria hazi eta bestelakatu da, xedea frango obratuz, batzuk bertzeen ondotik, heien loturaren segurantza begiratuz. Egintza horiek zentzu emaiten diote herriaren eta bereziki karrikaren berkalifikazioari, herri barneak kausi dezan berritz aski denboraz ahantzia izan den hunen arima. 2019-ko urte berri huntan bururatua izanen da baitezpadako xede bietakoa, toki berean bilduz saltegia eta osasun etxea (medikuak - erizainak), Harismendi deituko den etxean. Eta gainetik obratuz toki publikoen segurtatzea eta edertzea, denek goza eta partika dezagun elgarrekin ongi bizitzea. Grina nagusia dugu ere lur eroste politikoaren segitzea, laborantzaren eta toki naturalen zaintzeko bai eta familia gazteeri eskaintzeko lur jabetzea kosta zuhurrenarekin. Ikastetxe berriaren moldatzea izanen da geroko xedeen bururatzea. Baditu jada 10 urte lan egiten dugula elgarrekin Arbonarentzat. Zuen gogobe
Less