1. 2014/11/05 16. zenbakia www.urdanetahi.hezkuntza.net 108.0 FM Aste honetan Sasietako lagunak etorri dira eskolara gurekin birziklatzeko tailerrak lantzera.Tailerraren izena ‘Nolako txoria halako habia’ da. Honen helburua da birziklatzen ikastea eta...
More
1. 2014/11/05 16. zenbakia www.urdanetahi.hezkuntza.net 108.0 FM Aste honetan Sasietako lagunak etorri dira eskolara gurekin birziklatzeko tailerrak lantzera.Tailerraren izena ‘Nolako txoria halako habia’ da. Honen helburua da birziklatzen ikastea eta ingurumena zaintzeko birziklatzea ezinbestekoa dela konturatzea. Tailerra 6. mailako ikasleoi zuzendua dago eta hiru saio dira: Lehenengoa teorikoa da eta geletan egingo dugu, eta beste biak praktikoak eskolako frontoian. Ikasle guztiok taldetan banatuta izango gara: Beltzak Urdinekin, Gorriak Berdeekin eta Horiak Moreekin.Tailerretan jolasen bitartez ikasten dugu birziklatzen eta azken saioan elkarte bateko txakur trebatuekin egingo dugu birziklatze-lana. Berriemailea: Iñigo Maketazio-lana: Urko eta Iñigo EDITORIALA Kaixo lagunok!!! Gaur Paula, Mara, Iker eta Iñigo gaituzue eskolako egunkaria egiten. Egun hauetan eskolan birziklatzeko tailerra dugula eta, hau erabaki dugu gai nagusia izatea egunkarian. Honez gain, inkesta, zikloko lanak
Less