EUSKAL MITOLOGIA
GAUEKO
Gaueko jeinua da berau; edo, agian, gaua bera da Gaueko. Sinesmen zaharrek diotenez
‘eguna egunekoentzat, gaua gauekoentzat’ da, hau da, eguna pertsonentzat eta gaua
gaueko...
More
EUSKAL MITOLOGIA
GAUEKO
Gaueko jeinua da berau; edo, agian, gaua bera da Gaueko. Sinesmen zaharrek diotenez
‘eguna egunekoentzat, gaua gauekoentzat’ da, hau da, eguna pertsonentzat eta gaua
gaueko espirituentzat. Pertsonek, gauez, etxean egon behar dute, hura da pertsonen
gotorlekua, eta gauez etxetik kanpo zenbait lan egiten ausartzen diren pertsonak
Gauekoren hatzaparretan harrapatuta geldituko dira. Batez ere, gauari beldurrik ez diola
esaten dabilena zigortzen du jeinuak, errespeturik gabe harroputzarenak egiten dabilena.
Haize bolara baten bidez abisatzen du Gauekok gertu dabilela, eta haizeak haren
deiadarra ekartzen du: ‘gaua gauekoentzat, eguna egunekoentzat’ adarra ekartzen du.
KONDAIRAK
● Oiartzungo baserritar neska gazte batek
egin omen zuen apustu bat : baietz iturritik
ura ekarri gauerdi ondoren. Atera zen
baserritik
Less