9. zk. 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2016/141 (268/1) XEDAPEN OROKORRAK HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA 141 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta...
More
9. zk. 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2016/141 (268/1) XEDAPEN OROKORRAK HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA 141 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak (2000) zera dio 14. artikuluan: pertsona guztiek dutela hezkuntzarako eskubidea. Horrek esan nahi du, derrigorrezko hezkuntza dohainik jasotzeko eskubidea ere badutela. Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legeak dioenez, haur eta nerabe guztiek dute hezkuntza eta irakaskuntza jasotzeko eskubidea. Batez ere gizartearen eta familiaren esparruan eta ikastetxeetan emango zaie prestakuntza hori. Oinarrizko irakaskuntza jasotzeko eskubidea ere badute hau da, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza jasotzekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntza-zerbitzu publikoa eskaintzen duten zentroetan. Eskubide hori,
Less