HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN Hezkuntza Sailburuordetza Viceconsejería de Educación JARRAIBIDEAK, Hezkuntza‐Sailburuordearenak, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei deitzeko, 2018‐2019 ikasturtean BIDELAGUNA: Eskola orduz...
More
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN Hezkuntza Sailburuordetza Viceconsejería de Educación JARRAIBIDEAK, Hezkuntza‐Sailburuordearenak, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei deitzeko, 2018‐2019 ikasturtean BIDELAGUNA: Eskola orduz kanpoko laguntza programa egiteko eskaerak egin ditzaten. (IE2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunari erantzuna). Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onartutako Heziberri 2020 Planaren helburua argia da: Europako esparruan hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan 2020rako ezarritako berrikuntza‐ eta garapen‐ildo estrategikoak bateratzea hezkuntzak gure testuinguruan eta ingurunean dituen erronkekin. Plan horrek “Hezkuntza‐eredu pedagogikoaren markoa” biltzen du, hezkuntza‐eredu pedagogikoaren gida‐lerro nagusiak xedatzen dituena hain zuzen. Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzen duen abenduaren 22ko 236/2015
Less