HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN Hezkuntza Sailburuordetza Viceconsejería de Educación EBAZPENA, 2018ko martxoaren 19koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe...
More
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN Hezkuntza Sailburuordetza Viceconsejería de Educación EBAZPENA, 2018ko martxoaren 19koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei dei egiten baitzaie 2018-2019 ikasturtean STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) arloetan berrikuntza-proiektuak gara ditzaten. (IE4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) UNESCOk Science Education izeneko programan ezarri du zientziaren eta teknologiaren arloko gaikuntza funtsezko elementua dela ekonomia eta gizartea garatzeko. Hori horrela, gaikuntza hori eraikitzeko, ezinbestekoa da, haren ustez, zientziaren eta teknologiaren arloko hezkuntza sustatzea, hezkuntza-maila guztietan, bai eta gizarte osoaren heziketa zientifikoa hobetzea ere. Nabarmentzen du, halaber, gazteak –bereziki neskak– bultzatu beharra dagoela zientziaren eta teknologiaren arloko karrera profesionalak eg
Less