Euskal aditz laguntzailearen teoria:
http://euskaljakintzaaditza.
weebly.
com/teoria.
html
ADITZA
Euskararen adizkiak nahikoa konplexuak dira bertan informazio-kopuru handia bildua
dagoelako, bai ekintzan parte hartzen duten elementuei buruz (subjektua,...
More
Euskal aditz laguntzailearen teoria:
http://euskaljakintzaaditza.
weebly.
com/teoria.
html
ADITZA
Euskararen adizkiak nahikoa konplexuak dira bertan informazio-kopuru handia bildua
dagoelako, bai ekintzan parte hartzen duten elementuei buruz (subjektua, osagarri
zuzena eta zeharkako osagarria), bai aspektuari buruz (burutua, ez-burutua, geroa),
eta bai denborari buruz ere (oraina, iragana, baldintzazkoa).
Aditzak, oro har, beren partizipio-formaren arabera (jolastu) izendatzen ditugu.
Aditz
horren erroa jolas izango litzateke, eta halaxe agertzen da adizki potentzialetan
(jolas dezakezu), edo aditz arazleak osatzerakoan (jolasarazi).
Adizkiak, jokatuak ala ez-jokatuak izan daitezke.
ADIZKI EZ-JOKATUAK
Aditzek jokatu gabe erabiltzen direnean ez dute denborarik eta pertsonarik
adierazten, esate baterako: joan! Aditz horrek agindu bat adierazten du, eta ikus
dezakegun moduan, ez du denbora-markarik (oraina, iragana eta geroa), eta ez
pertsona-markarik ere (nor, nor-nori, nor-nork o no
Less