Eskuz esku, Atez Ate: Ondo ari gara
2011-01-09
Orain dela hamar hilabete bildu ginen Maialen Lujanbiok idatzitako gutun polit haren inguruan: “Eskuak
zenbat dezaken”.
Aldaketaren atarian geunden.
Eztabaida gori zegoen, zalantzak handiak ziren, egonezina...
More
Eskuz esku, Atez Ate: Ondo ari gara
2011-01-09
Orain dela hamar hilabete bildu ginen Maialen Lujanbiok idatzitako gutun polit haren inguruan: “Eskuak
zenbat dezaken”.
Aldaketaren atarian geunden.
Eztabaida gori zegoen, zalantzak handiak ziren, egonezina ere
bai.
Gure hondakinez ari ginen eta ari gara, kontsumitzen dugunaren soberakinaz, ondorengoei uzten diegun
kutsaduraz, lurrak irentsi ezin duen zaborraz.
Maialenek animoak eman zizkigun: “Berritasunaren ikara,
berritasunaren indarra bihurtu dezake eskuak.
Ausartu egin behar du, froga egin; moldatu, hobetzeko”.
Hemen bildu gara Hernaniko gizon eta emakumeak, adin, pentsakera eta bizimodu ezberdinetako
hernaniarrak, eta ozenki aldarrikatzen dugu: Herritarrok ausartu gara! Sortzen ditugun hondakinen ardura
gure gain hartu dugu! Harro gaude lortzen ari garenaz!
Orain dela hilabete oso gutxi arte Hernaniko jendeok gure hondakinen hiru laurdenak nahastuta bidaltzen
genituen zabortegira, zabor bihurtuta, ezin aprobetxatuzko sikulusalt
Less