Gure ikurriña
Euskadiko bandera edo ikurrina, 1894ko
uztailaren 14an jaso zuten lehen aldiz,
arratsaldeko seiak zirenean, Bilboko
Korreo kaleko 1.
zenbakiko etxean
zegoen "Euzkeldun Batzokija"
abertzaleen bilguneko masta nagusian.
Hasiera batean Bizkaiko...
More
Gure ikurriña
Euskadiko bandera edo ikurrina, 1894ko
uztailaren 14an jaso zuten lehen aldiz,
arratsaldeko seiak zirenean, Bilboko
Korreo kaleko 1.
zenbakiko etxean
zegoen "Euzkeldun Batzokija"
abertzaleen bilguneko masta nagusian.
Hasiera batean Bizkaiko bandera gisa
diseinatu zuten Luis eta Sabino Arana
Goiri anaiek, euskal abertzaletasunaren
inspiratzailea lehena eta fundatzailea
bigarrena.
Mendearen lehenengo
herenean mota guztietako leku eta
ekintzetan erabili zen eta Gipuzkoan,
Araban eta Nafarroan, baita Iparraldean
ere, zabaldu zen.
Horren ondorioz,
alderdiko edo lurraldeko ezaugarritasuna
galdu egin zuen eta euskaldunen
bandera bihurtu zen.
1936an Eusko
Jaurlaritzak ofizial egin zuen.
Euskal Herriko banderak edo ikurrinak bi
gurutze ditu: ikoroski berdea eta gurutze
zuria gainean.
Hondoa gorria da.
Less