Alberto Contador txirrindulari espainiarra zigortu egin du behin-behinean
Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI), Frantziako Tourrean
doping-kontrol batean positibo eman duelakoan, UCIk berak iragarri
duenez.
Antza denez, klenbuterola atzeman...
More
Alberto Contador txirrindulari espainiarra zigortu egin du behin-behinean
Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI), Frantziako Tourrean
doping-kontrol batean positibo eman duelakoan, UCIk berak iragarri
duenez.
Antza denez, klenbuterola atzeman diote uztailaren 21ean egin zioten
gernu-proba batean.
Hori bai, kopurua Dopingaren Aurkako Nazioarteko
Agentziaren laborategiek teorian atzeman dezaketen gutxieneko tasa baino
400 aldiz txikiagoa dela zehaztu du UCIk.
"Kopurua txikia izanik, ikerketa zientifiko sakonagoa egin beharra dago,
ondorioak atera ahal izateko", adierazi du txirrindularitzaren erakunde
gorenak.
Autoreak:Adrian eta Ibon 2010-09-30
Less