Frantziaren kontra urratze-prozedura abiatu beharrean, garrantzi
txikiko auzi gisa hartuko dute, 2004an pertsonen joan-etorri
askeari buruzko EBren arauaren aplikazio desegokia egotziko
diote.
¡
Bi orduko eztabaidaren ostean, atzera botatzea eta...
More
Frantziaren kontra urratze-prozedura abiatu beharrean, garrantzi
txikiko auzi gisa hartuko dute, 2004an pertsonen joan-etorri
askeari buruzko EBren arauaren aplikazio desegokia egotziko
diote.
¡
Bi orduko eztabaidaren ostean, atzera botatzea eta diskriminazioarengatik Frantziari
espedienterik ez egitea erabaki du Europako Batzordeak.
Ijitoen kanporatzea udan hasi
zuten eta Europako Batzordearen presidenteordea eta Justizia arduradunak, Viviane
Redingek, portaera hori mehatxatu zuen.
Batasunak iragarri duenez, Frantziaren jokabidearen aurrean arau-hausterik izan den
aztertzeko prozedura bideratu beharrean, garrantzi txikiko auzi gisa hartuko dute
azkenean, 2004an EBk pertsonen joan-etorri askearen inguruan kaleratu zuen araudia
modu desegokian aplikatzea egotziko baitiote.
Parisek urriaren 15a baino lehen bere
legegintza zuzenduko duela bermatzen badu, espediente honen irteera geldiarazi daiteke
oraindik.
Autorea: Ane.
2010-09-30.
Less