Kings Of Leon: Come around sundown.
Lan berri hau Only by the night (2008) diskori
lekukoa hartzera dator.
Estudioko bosgarren lana da eta 13 abesti biltzen ditu.
Aurreko
lanean Angelo Petraglia eta Jacquire King (Norah Jones) ekoizleen laguntza...
More
Kings Of Leon: Come around sundown.
Lan berri hau Only by the night (2008) diskori
lekukoa hartzera dator.
Estudioko bosgarren lana da eta 13 abesti biltzen ditu.
Aurreko
lanean Angelo Petraglia eta Jacquire King (Norah Jones) ekoizleen laguntza izan zuten, eta
oraingoan ere horrela izan da.
New Yorkeko Avatar estudioetan grabatu dute diskoa eta
tronpeta, biolina eta antzeko musika-tresna berriak erabiliz, ohikoa dena baino soinu
ilunagoa lortu dute.
2009ko urriaren amaieran, Only by the night diskoa aurkezteko bira
bukatu zutenean itzuli ziren estudiora, eta 2010eko otsailean grabatu zuten lan berria.
Ohiko
CDaz gain, luxuzko argitalpena ere kaleratuko dute eta, bertan, 2010eko ekainaren 30ean
Londreseko Hyde Parkeko kontzertuan eskainitako kantu batzuk ditu.
Shakira: Sale el sol
(The sun comes out).
Gaztelaniaz itzuli da kolonbiarra.
11 kantuk eta 3 bonus track-ek
osatzen dute diskoa eta kantu horien artean "Waka-Waka" ezagunaren nahasketa berri bat
dago.
Less