ITURRALDEA
Jean ETXEPARE
1958-ko Abendoaren 2.
Menditik
Bazoatzin1
, beti urratsean hilerrietarat buruz, hiltzeinuak elizan ari zirela, etxeko erloi
handi bat bezala.
Apeza bakarrik ageri zen kantuz.
Bertze guziak ixilik zauden2
, gizonak beren bonetak3...
More
ITURRALDEA
Jean ETXEPARE
1958-ko Abendoaren 2.
Menditik
Bazoatzin1
, beti urratsean hilerrietarat buruz, hiltzeinuak elizan ari zirela, etxeko erloi
handi bat bezala.
Apeza bakarrik ageri zen kantuz.
Bertze guziak ixilik zauden2
, gizonak beren bonetak3
eskuan, emazteak mantalina
burutik, arrosarioak eskuan, burua apalik.
Zenbaitek, zoazilarik4
maldaxka bati gora, behako
batzu emaiten zituzten bazterreri bainan burua fite beheititzen zuten pentsatuz nun ziren.
Nehor ez zen ageri, nehor ez zen bortetan, nehor ez zen menturatzen tenore hartan
karriketan ibiltzerat.
Denek bazakiten5
Iturraldeko etxekanderea hila zela eta haren ehorzketak zirela.
1
bazihoazen
2
zeuden
3
txapelak
4
zihoazilarik
5
bazekiten
Less