Irati Urdangarin Ollo
HASIERAKO EGOERA: 1996ko egun batean neska bat jaio da.
NOIZ: Otsailaren 6an.
NON: Donostiako ospitalean.
ARAZOA: Papera eta arkatzarekin jolasean hasi da.
EKINTZAK: “Addari” idatzi eta Beasaingo idatz lehiaketan aurkeztu
du....
More
Irati Urdangarin Ollo
HASIERAKO EGOERA: 1996ko egun batean neska bat jaio da.
NOIZ: Otsailaren 6an.
NON: Donostiako ospitalean.
ARAZOA: Papera eta arkatzarekin jolasean hasi da.
EKINTZAK: “Addari” idatzi eta Beasaingo idatz lehiaketan aurkeztu
du.
EKINTZEN ONDORIOA: Lehen saria irabazi du.
AMAIERAKO EGOERA: Berriro ere, papera eta arkatza hartu
(oraingoan ordenagailua) eta horiekin jolasean hasi da.
Mezu hau
idatzi du: Mila esker abentura honetan lagundu didazuen guztioi,
esker mila bihotz-bihotzez.
Irakurleei, gustatuko zaizuelakoan,
eskerrik asko tarte bat hartu eta ipuina irakurtzeagatik!
ADDARI
Londresen, 1995eko urtarrilaren 29an
Nire bihotzeko Adda,
Eskutitz hau irakurtzen ari bazara, hemezortzi urte bete dituzun seinale da, eta ni urrun
izango nauzu.
Zeinen eder egongo zaren jada! Ziur naiz ez duzula nire berri izango.
Egia esan horrenbeste urte zugandik urrun igaro ondoren ez nintzateke batere harrituko
nitaz ahaztu izanaz.
Baina uste dut dagoeneko badela garaia egia
Less