Norbera izaten ikasi Txanelan
1 / 35
4.
- NORBERA IZATEN IKASI
Sarrera
“Norbera izaten ikastea” konpetentzia pertsonen garapenerako giltza bezala
ulertzen dugu Txanela Proiektuan.
Nork bere gorputza onartzea, emozioak
kontrolatzea eta portaerak mugatzea,...
More
Norbera izaten ikasi Txanelan
1 / 35
4.
- NORBERA IZATEN IKASI
Sarrera
“Norbera izaten ikastea” konpetentzia pertsonen garapenerako giltza bezala
ulertzen dugu Txanela Proiektuan.
Nork bere gorputza onartzea, emozioak
kontrolatzea eta portaerak mugatzea, nork bere buruaren estimu positibo eta
erreala lortzea, autonomia garatzen joatea, edertasunaz gozatzen ikastea eta
emozio estetikoaren aurrean sentiberatasuna erakustea funtsezkoak dira
pertsonari dimentsio guztietan garatzen laguntzeko, bai gizabanako, bai
gizartekide, bai izadikide den aldetik.
“Norbera izaten ikasi” konpetentziak aurretiazko konpetentziak lortzen joatea eta
gerora integratzea eskatzen duela uste dugu.
Konpetentziaren garapenaren
adierazpen osoena integrazio pertsonala da.
Norbera izatearen ikuspegia Txanela Proiektuan
Norbera izaten ikasi konpetentziak erlazio zuzena du Hezkuntza
Emozionalarekin.
Hezkuntza Emozionalaren ekarpen garrantzitsuena emozioak
portaeran, erabakietan eta ekintzetan duten eragina bist
Less