NIRE BIOGRAFIA
Nire izena Maider Madrazo Begiristain da, 1998 ko abenduaren 4an jaio nintzen eta Ordizian bizi
naiz nire guraso eta 19 urteko anaiarekin.
Jakintza Ikastolara joaten naiz eta DBH ko bigarren mailan nago.
Gustuko ditut kirolak, batez ere...
More
NIRE BIOGRAFIA
Nire izena Maider Madrazo Begiristain da, 1998 ko abenduaren 4an jaio nintzen eta Ordizian bizi
naiz nire guraso eta 19 urteko anaiarekin.
Jakintza Ikastolara joaten naiz eta DBH ko bigarren mailan nago.
Gustuko ditut kirolak, batez ere futbola eta baita ere gimnasia erritmikoa, kirol hau praktikatzen dut
eta.
Bigarren aldia da bertso lehiaketa batean sari edo aipamen bat lortu dudala, eta bai lagunek eta
familiak ere asko lagundu didate.
Gaia: Krisi ekonomikoa
Doinua: Orioko balearena
Arazo asko daude
momentu hauetan.
Batek kezka jarri du
azken urteetan.
Galdera konplexu bat
dugu ahoetan,
zer egin dezakegu
guk krisi honetan?
Lanik gabe hainbeste
jende dago eta.
Batek baino gehiagok
hartu du maleta.
Hemengo ibilerak
buruan gordeta
Beraien aurpegiak
tristuraz beteta.
Langabezian geroz
ta jende gehiago.
Esperantza galduaz
gero ta azkarrago.
Konpontzeko moduren
bat baldin badago.
Ni laguntzeko behintzat
noski prestu nago.
Baina krisi honetan
dena ez da txarra.
Less