2010 - 2011 IKASTURTEA
Aurtengoan ere, Ordiziako Eskolako Agenda 21eko programaren ohiko martxarekin jarraituz, gure
herriko ingurumena ezagutzeko lanari ekin diogu.
Ikasturte bakoitzean gai ezberdin bat lantzen da hiru alor nagusietan: curriculum mailan...
More
2010 - 2011 IKASTURTEA
Aurtengoan ere, Ordiziako Eskolako Agenda 21eko programaren ohiko martxarekin jarraituz, gure
herriko ingurumena ezagutzeko lanari ekin diogu.
Ikasturte bakoitzean gai ezberdin bat lantzen da hiru alor nagusietan: curriculum mailan (gelan
zer ikasten eta zer irakasten dugun aztertuz); kudeaketa mailan (ikastetxearen egoera zein den
antzemanez) eta partaidetza mailan (gaiarekiko herriko egoerari erreparatuz).
Diagnostiko bat egin
eta ikusitako akatsei konponbideak jartzen saiatzen gara.
Azken urte hauetan landutako gaiak
Hondakinak, Kontsumoa, Ura eta Mugikortasuna izan dira.
Herriko ikastetxe guztiek bat eginez, 1.
459 ikasle
aritu gara, buru belarri, aurtengo gaia jorratzen,
BIODIBERTSITATEA.
• Jakintza Ikastola
• Oianguren institutua
• Urdaneta ikastetxea
Lehenik eta behin, ikasgai desberdinetan
bioaniztasunari buruzko alderdiak aztertzen aritu gara:
zer den, zergatik den hain garrantzitsua, ekosistema
mota desberdinak, zer egin daitekeen biodibertsitatea
Less