Komunikatzen ikasi Txanelan
1 / 26
2.
KOMUNIKATZEN IKASI
Sarrera
Komunikazioa zentzu zabalean ulertzen dugu Txanela Proiektuan.
Hitzezko
hizkuntza, ahozkoa nahiz idatzia, giza komunikaziorako baliabide
nagusienetakoa dugu eta, beraz, ama hizkuntzan behar...
More
Komunikatzen ikasi Txanelan
1 / 26
2.
KOMUNIKATZEN IKASI
Sarrera
Komunikazioa zentzu zabalean ulertzen dugu Txanela Proiektuan.
Hitzezko
hizkuntza, ahozkoa nahiz idatzia, giza komunikaziorako baliabide
nagusienetakoa dugu eta, beraz, ama hizkuntzan behar bezalako
konpetentzia edukitzea oinarrizkoa dugu.
Horrez gain, ordea, gaur egungo
eta etorkizuneko gizartean ezinbestekoa da hizkuntza baliabide eleanitzak
izatea; hau da, euskara lehenengo hizkuntza nagusitzat hartuta, gaur
egungo errealitate aleaniztunean malgutasunez moldatzeko aukera izatea.
Multimedia gizartean bizi gara, eta hizkuntza mota ezberdinen arteko
integrazioak komunikazio modu berriak eta indartsuak sortzen ditu.
Hitzezko
hizkuntzan ez ezik, ikus-entzunezko hizkuntzetan eta hitzik gabeko
hizkuntzetan konpetentzia izan behar dugu: musika ulertzeko eta musikaren
bidez adierazteko, dantzaren eta dramatizazioaren bidezko gorputz
adierazpenerako, adierazpen plastikorako, zenbakizko eta bestelako
hizkuntza grafikoen uler
Less