IKASTETXEAREN AURKEZPENA
URDUÑA HERRI IKASTETXEA
SAN FRANCISCO KALEA,3
TLF/FAXA: 945383504
EMAIL: 014379aa@hezkuntza.
net
48460 URDUÑA BIZKAIA
Urduña Bizkaia Lurralde Historikoaren hegoaldean dago, Araba eta Burgosen arteko
enklabea sortuz eta ArratiaNerbioi eskualdekoa osatuz.
Gure herrian 4000 bat biztanle ditugu.
Azken aldian gertatutako aldaketarik
nabariena etorkinen kopuruaren gorakada izan da.
Urduñan, gaur egun, Ekuadorretik,
Portugaletik eta Marrokotik etorritako atzerritarrak daude, eta horrek, isla nabaria dauka
eskolan.
Garrantzitsua da kontuan hartzea, Urduña herri era bateko erdalduna dela eta
euskararen erabilera, tamalez, arrotzen hizkuntzak bezain gutxi erabiltzen dela.
Herrian, haur eta gurasoei, honako, eskolaratzeko bi aukera ezberdinak eskaintzen
zaizkie:
•Txefosak , ikastetxe kontzertatua, erlijiosoa, A eta B ereduak eskaintzen dituzte eta
hemen 0tik 18 urtearte hezkuntza aukera dago.
Ospe handiko ikastetxea da eta
PNVaren sehaska dela esan genezake.
Inguru herrietako ikasleek trenak betetzen
dituzte ikastetxe honetara etortzeko eta bertako gurasoen aukera garrantzitsuena da
kopuruaren arabera .
•Urduña Herri Ikastetxea izaera publikoa du, Eusko Jaurlaritzak zein Udalak diruz
laguntzen dute.
D eredukoa da bere osotasunean, gure herrian eredu hau erabateko
murgiltze programa jarraikakoa eta goiztiarra da.
2 urtetik 12 urte bitarteko
hezkuntza zerbitzuak eskaintzen ditu.
Eskola honetan,147 ikasle daude 200720008
ikasturtean, H.
Han 62 haur eta 5 gela, eta LHn 80 eta beste 6 gela.
Gela bakoitzeko
kopurua 14 inguruko ikasle betetzen dira.
Hauetaz arduratzeko 14 irakaslek
klaustroa osatzen dute; 5 H.
Han, 6 L.
Han eta 3 espezialista.
Hauez gain, 2 PTek,
HIPPI batek, logopedak, aholkulariak eta fisioterapeutak irakasteikaste prozesua
aurrera eramaten dute.
Aukera honen alde dauden gurasoek, naiz eta erdaldunak izan, zein elebidun
hartzaile pasiboak, euskararen aldeko apustua egiten dutenak dira eta hau
baldintzatzen duena ikastetxearen izaera da.
Are gehiago, guraso hauek atzerritarrak
izan arren, hizkuntzak gure identitate indibiduala eta kulturalaren barruan ezinbesteko
funtzioa betetzen duela argi izaten dute.
Aipatzekoa da ere, Txefosak aukeratzen dutenen artean eskola publikoaren
euskararen aldeko jarrera politikarekin erlazionatzen dutenak badaudela, gure
hizkuntzaren egoera minorizatu eta politizatuengatik.
Hausnarketa honekin amaitzeko, http://www.
hikhasi.
com/artikulua/417 web orrian
irakurritako, hurrengo, artikulua aipatzea aproposa deritzot.
Garagorrik X.
Erriondok L.
.
eta Isasik X.
euren liburuan, "Hizkuntzaren Normalkuntza"n, idatzi duten moduan
.
.
.
eztabaida linguistiko hutsa baino askoz sakonagoa da.
Alde horretatik, D ereduen aldeko
aukera ez da izaten, soilik, eredurik euskaldunena delako, orokorrean besteak baino
hobea delako baizik.
Beste era batera esanda, eredu euskalduna hobea bada, euskaraz
[Less]