UZTARO 74, 59-72 59 Bilbo, 2010eko uztaila-iraila
Euskarazko herri-prentsaren
irakurleen profila aztergai
Alazne Aiestaran Yarza
EHUko ikertzailea
Tokian tokiko 5 aldizkariren irakurleen profila eta herritarrek aldizkarien inguruan duten iritzia jaso da...
More
UZTARO 74, 59-72 59 Bilbo, 2010eko uztaila-iraila
Euskarazko herri-prentsaren
irakurleen profila aztergai
Alazne Aiestaran Yarza
EHUko ikertzailea
Tokian tokiko 5 aldizkariren irakurleen profila eta herritarrek aldizkarien inguruan duten iritzia jaso da hurrengo lerroetan. Eusko Jaurlaritzak
emandako diru-laguntzari esker Txorierriko Aikor!, Eibarko ...eta kitto!,
Elgoibarko Barren, Orio eta Aiako Karkara eta Idiazabalgo Aldaize aldizkarien
inguruko datu esanguratsuak jaso ahal izan dira. Besteak beste, azaltzen da
publikoaren ezagutza maila zein den aldizkarien hedapen-eremuan, euren
irakurle kopurua zenbatekoa den, irakurleek aldizkariak irakurtzen ematen
duten denbora, aldizkarien sarbidea zein den eta irakurleek aldizkariari buruz
dituzten iritziak zein diren. Orobat, emaitza horietatik abiatuz, emaitza
nagusiak eta etorkizunerako proposamenak bildu dira.
GAKO-HITZAK: Euskarazko herri-prentsa · Irakurleak · Sarbidea ·
Irakurleen iritziak.
This article analyzes the readers´ profile
Less