GURASOEN LAGUNTZA SEME-ALABEI TRUFA EGITEN DIETENEAN
Judy S.
Freedman-en ideietan oinarriturik
Eskola giroan zirikatuak diren neska-mutilek maiz ez dute ikastetxera joan
nahi izaten.
Trufak edozein tokitan sortu daitezke (kalean, autobusean,
klasean,...
More
GURASOEN LAGUNTZA SEME-ALABEI TRUFA EGITEN DIETENEAN
Judy S.
Freedman-en ideietan oinarriturik
Eskola giroan zirikatuak diren neska-mutilek maiz ez dute ikastetxera joan
nahi izaten.
Trufak edozein tokitan sortu daitezke (kalean, autobusean,
klasean, korridoreetan, jolastokian, haur eta gazteen bilguneetan…) eta
zaila da horiek aurreikustea, familiak eta ikastetxeak lankidetza giro ona
sortzeko eginahalak egin arren.
Neska-mutil txiki gehienak automatikoki
haserretzen dira gaitzizenarekin deitzen badituzte edo moduren batean
irrigarri uzten badituzte.
Gurasoek ezin dituzte beti seme-alabak babestu
halako egoera mingarrietan.
Alabaina, egoera horiei aurre egiteko
estrategia baliagarriak irakats diezaiekete.
Mekanismo horiek adin
goiztiarrean ikasten badira, prestakuntza hobea izanen dute gizarte
erronka eta gatazkarik garrantzitsuenei aurre egiteko, nerabezaroaren
aurretik eta ondoren.
Garrantzitsua da kontuan izatea gatazka giza
harremanei atxikia dagoela eta gatazka guztiak ez
Less