Bikoteka Irakurtzen
Bikoteka Irakurtzen
Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna: Ba al zenekien….
….
Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko
deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak
dioenez, hil...
More

dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots,
euskaraz.
….
1949.
urtean ezarri zuela Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko
Eguna? 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik,
Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.
Euskararen
Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentu batekin topo egin
dugu Sarean.
1949ko Euskararen Eguneko idatzia.
Iturria: Eusko Sare
.
… Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan
“Eskuararen Eguna” erabili zen eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna”
edo “Euzkara Eguna” bezala ikusi izan dugu.
Egun Euskararen Eguna edo
Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.
1
Less