1. Urdaibaiko goialdean: Bizkargi mendia
Urdaibai Bizkargiko magaletik.
Muxika udalerriaren mendebaldetik egiten dugun ibilbide honek Urdaibaiko
goiko aldeko paisaia eta giza jarduerak erakusteaz gain, gertaera historiko
aipagarrietara hurbiltzeko aukera...
More
1. Urdaibaiko goialdean: Bizkargi mendia
Urdaibai Bizkargiko magaletik.
Muxika udalerriaren mendebaldetik egiten dugun ibilbide honek Urdaibaiko
goiko aldeko paisaia eta giza jarduerak erakusteaz gain, gertaera historiko
aipagarrietara hurbiltzeko aukera ematen du.
Ibilbidearen luzera: 13,8 Km.
Iraupena: 4,5 ordu.
Ibilbide mota: lineala.
Bide mota: zatirik handiena pista zabaletik edota asfaltozko bidetik egiten da, baina Bizkargitik egiten den jaitsieran mendi-pista ugari daude, eta adi joan behar da ez galtzeko.
Zailtasuna: ertaina, luzea delako eta 465 metroko igoera duelako. Zugastietatik Bizkargiraino, ea etengabe, gorantz
doa, eta zati batzuetan bidea aldapatsua denez, lasai egitea komeni da.
Natura interesguneak: Urkietako artea.
Kultura interesguneak: Asua, Gorozika, Urkieta eta Besangiz auzoak; Bizkargiko tontorra; San Roman baseliza;
Muxikako dorrea.
Paisaia interesguneak: Bizkargiko tontorra; Amesti muinoa.
Nola heldu Zugaztietara: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai linea
Less