EUSKAL GOBERNUAK DAUKAN JANTOKI ZERBITZUAREN ARAUDIAREN
LABURPENA
JANKIDEAK:
Ohikoak: epe barruan izena emandakoak, eta astean 4 edo 5 egunetan gelditzen
direnak dira. Izena emateko azken eguna urriaren 15a.
Ezohikoak: epez kanpo izena emandakoak eta 3...
More
EUSKAL GOBERNUAK DAUKAN JANTOKI ZERBITZUAREN ARAUDIAREN
LABURPENA
JANKIDEAK:
Ohikoak: epe barruan izena emandakoak, eta astean 4 edo 5 egunetan gelditzen
direnak dira. Izena emateko azken eguna urriaren 15a.
Ezohikoak: epez kanpo izena emandakoak eta 3 egunetan edo gutxiagotan gelditzen
direnak dira. Abisua, gutxienez, 48 ordu arinago eman behar da, eta zerbitzua
lekuaren arabera eskainiko da.
Zorra daukan jankideak ezin izango du jantoki zerbitzurik erabili.
MENUAK:
a) Menuen osaera bera izango da jankide guztientzat, b) puntuan zehaztutako kasuan
izan ezik.
b) Menu desberdinak onartuko dira honako kasu hauetan:
1.- Intolerantzia, alergia eta gaixotasuna.
Ikastetxeak menu bereziak egiteko, eskaerarekin batera (jantoki arduradunari
eskatu), ikaslearen gurasoek edo tutoreek, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte.
- Espezialistaren osasun-txosten ofiziala.
- Ustekabean jakia janez gero, zein den jarduteko protokoloa.
Dokumentazio hori ikastetxean aurkeztu behar da, eta jantokiko ardu
Less