Eboluzio biologikoa_teoria ebolutiboak
4 pages
Published by
plarrieta
Copyright :
All rights reserved
…TEORIA EBOLUTIBOAK
Eboluzio biologikoa
Bioaniztasunaren jatorria
Denboran zehar espezieek izaten duten
aldaketa-prozesuari esaten zaio eboluzio
biologikoa.
Izaki bizidun
guztiek jatorri bera
dute.
Aniztasun
biologikoa
milioika...
[More]
…TEORIA EBOLUTIBOAK
Eboluzio biologikoa
Bioaniztasunaren jatorria
Denboran zehar espezieek izaten duten
aldaketa-prozesuari esaten zaio eboluzio
biologikoa.
Izaki bizidun
guztiek jatorri bera
dute.
Aniztasun
biologikoa
milioika urtetako
eboluzioaren
eraginez sortu da.
Eboluzioak sortu ditu gure planetako
espezie mota ugariak.
Aurretik egondako
espezieetatik sortu dira espezie guztiak.
Halaber, oraingo espezieek beste batzuk
sortuko dituzte gerora.
Espezieen jatorriari buruzko bi teoria mota
daude.
• Fixismoa.
Espezieak aldaezinak dira; hau
da, bere horretan daude, sortu ziren
garaitik.
Gaur egun, fixismoa ez dute
zientifikoki onartzen.
• Eboluzionismoa.
Espezieak aldatu egin
daitezke eta beste espezie batzuk sor
ditzakete.
Gaur egun, zientzialariek
frogatutzat ematen dute eboluzioa gertatu
dela.
Hainbat teoria eboluzionista daude:
lamarckismoa, darwinismoa, teoria
sintetikoa eta oreka taidunaren teoria.
Fixismoa
XIX.
mendearen hasieran, naturalista askok
oraindik pentsatzen zuten espezieak ez
direla aldatzen denboraren poderioz.
Pentsamendu horretatik, fixismoa sortu
zen.
Teoria horren ideiak Hasieraren eta
beste liburu sakratu batzuen interpretazio
literalean oinarritzen ziren, batez ere.
Kreazionismoa onartzen zen.
Teoria
horren arabera, Jainkoak sortu zituen
espezieak, eta espezieak ez ziren batere
aldatzen denboraren poderioz.
Bibliaren
interpretazio literaletan oinarrituta, Lurrak
6.
000 urte bakarrik zituen.
Carl von Linneo naturalistak, esaterako,
sutsuki defendatu zuen fixismoa.
Hari esker
dugu gaur egun espezieen sailkapen
binomiala.
Linneok hau idatzi zuen: Izaki
mugagabeak hasieran sortu zituen adina
espezie mota daude.
Fosilak aurkitu izana ezustekoa izan zen
fixismoa defendatzen zutenentzat; izan ere,
iraganeko izaki bizidunen hondarrak ziren
fosilak, eta izaki haiek desagertuta zeuden.
Georges Cuvier naturalistak, paleontologiaren aitatzat hartzen denak, katastrofismoaren teoria proposatu zuen, espezieak
zergatik zeuden eta zergatik desagertzen
ziren azaltzeko.
Teoria horren arabera,
iraganean izan ziren, bai, oraingo izaki
bizidunak ez bezalako izakiak, eta aldatu
gabe bizi ziren denbora askoan.
Izaki
bizidun horiek bat-batean desagertu ziren,
hondamen natural baten ondoren.
Espezie
horiek desagertu ostean, beste batzuk sortu
ziren.
Fenomeno hori aldian behin
gertatzen omen zen.
Hainbat izaki
bizidun
desagerrarazi zituen
azken hondamen
handia, Cuvierren
arabera, ustez
gertatutako uholde
nagusia izango zen.
Lamarckismoa
Eboluzioari buruzko lehen teoria
transformismoa edo lamarckismoa izan
zen, Jean Baptiste de Lamarck
naturalistak proposatua.
Lamarcken ustez espezie batzuk eraldatu
eta beste espezie batzuk sortzen ziren
etengabe, historian zehar.
Teoria horrek bi
puntu hauek zituen oinarri:
• Organismoek konplexutasunerako joera
dute.
Organismoek forma soiletatik forma
konplexuetara eboluzionatzen dute.
• Organo bat askotan erabiliz gero, garatu
egiten da.
Inguruneko aldaketen ondorioz,
izaki bizidunak ingurunera egokitzen dira,
eta hori dela-eta, zenbait organo aldatu
egiten dira, erabiltzen direlako edo
erabiltzen ez direlako.
Funtzioak sortzen
du organoa; ez erabiltzeak, berriz,
endekatu egiten du.
Hori dela-eta,
jatorrizko ezaugarriak aldatu egiten dira
pixkana, eta moldaera-ezaugarriak edo
ezaugarri eskuratuak azaltzen dira.
• Ezaugarri eskuratuak heredagarriak dira.
Organismo batek ondorengoei transmiti
diezaieke bizitzan zehar inguruneak eragin
dizkion aldaketak.
Horregatik, Lamarcken
teoriari ezaugarri eskuratuen teoria ere
esaten zaio.
Genetikari buruz orain dakiguna kontuan
hartuta, Lamarcken teoria okertzat hartzen
da.
Ezaugarri eskuratuak ez zaizkie
ondorengoei transmititzen; izan ere, geneetan egon behar du ezaugarrien informazioak, ezaugarri horiek heredatzeko.
[Less]
Insert a miniCalaméo on your website or your blog