EKAINAK 2rako KOMUNIKATUA
Ekainaren 28 honetan, pertsona orok gure sexualitatea modu askean eraiki eta bizitzeko
aukera aldarrikatzeaz gain, erabat baztertuta dauden aukera sexual ezberdinak
aldarrikatu nahi ditugu.
Argi dago bizi garen jendartean aukera...
More
EKAINAK 2rako KOMUNIKATUA
Ekainaren 28 honetan, pertsona orok gure sexualitatea modu askean eraiki eta bizitzeko
aukera aldarrikatzeaz gain, erabat baztertuta dauden aukera sexual ezberdinak
aldarrikatu nahi ditugu.
Argi dago bizi garen jendartean aukera sexualak bereizkeriak
sortzen dituela, heteronormatik ateratzen diren aukerak epai moral eta sozialez beteta
daudela.
Eta bereziki larria da transexualen egoera, izan ere, transexualitatea
gaixotasuna balitz tratatzen da; psikiatrizatutako aukera da.
Jendarteko esparru guztietan
diskriminatutako aukera sexualak izaten jarraitzen dute eta ezinbestean hauek sortzen
dituzten bereizkeri egoerekin amaitu behar dugu.
Era berean, aurtengo ekainaren 28an gogora ekarri nahi ditugu baita ere,
heteronormatibitatearekin hausteagatik eta euren sexua eta generoa libreki
eraikitzeagatik gorroto krimenen biktimak izan diren pertsonak.
Integrismo katolikoa, edota beste edozein erlijio, eta medikuntza sistema dira gorroto
krimenen arduradunak, izan
Less