Protocolo Educacion-EU-1
3 pages
Published by
JAKINTZA IKASTOLA ORDIZIA
Copyright :
All rights reserved
Donostia - San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tef.
945 01 83 85/86 – Fax 945 01 83 35/36 – 945 01 84 22 – E-mail: educauei@ej-gv.
es
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE
ETA IKERKETA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
UNIVERSIDADES E...
[More]
Donostia - San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tef.
945 01 83 85/86 – Fax 945 01 83 35/36 – 945 01 84 22 – E-mail: educauei@ej-gv.
es
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE
ETA IKERKETA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN
A GRIPEA.
1.
ZK.
2009KO ABUZTUA.
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAREN
JARRAIBIDEAK.
EAE-KO IKASTETXEETARAKO GOMENDIOAK, NEURRIAK ETA
JARDUTEKO ARAUAK A/H1N1 GRIPEAREN KASUAK AGERTZEKOTAN
Kasuaren definizioa: Sukarra > 38º eta gutxienez arnas infekzio akutuaren bi
zeinu edo sintoma (eztula, sudur-kongestioa, arnas zailtasuna, buruko mina,
eztarriko mina, giharretako mina, ondoez orokorra).
Beherako eta gorakoekin
batera ager daiteke.
Sintomatologiak 5 eta 8 egun artean irauten du, eta gaixotasuna hasi eta 7
egun beranduago ere kutsa daiteke beste pertsonei.
Gomendio hauek hezkuntza-erakundeetako agintarientzat dira, ikastetxeetan A
gripearen transmisioa saihestearren.
GOMENDIOAK
Gure herrian, A H1N1 gripearen koadro klinikoa modu arinean agertzen da
kasu gehienetan.
Hortaz, egoera epidemiologikoak oraingoaren antzera
jarraitzen duen artean, hauxe pentsatzen da:
1.
Pandemiaren hedapen-maila ikusita, gaur egun eta arau orokor gisa,
ikastetxeak ixtea ez da gomendagarria.
2.
Eskolara iristean sintomak (sukarra edo buruko, eztarriko, giharretako
minak, eztula, mukiak) dituzten ikasleak edo eskola-aldian gaixotzen
direnak badaude, aita-amei edo tutoreei jakinarazi behar zaie,
lehenbailehen etxera bidaltzeko.
3.
Kasu horretan, ikaskideengandik bereiziko dira aitak, amak edo tutoreak
iritsi arte, horiek zain ditzaten.
Kutsapenak saihesteko, maskara bat
jarriko zaie eta, ezin bada, zaintzen duen pertsona ez zaio metro bateko
baino distantzia txikiagora hurbilduko.
4.
Ikasle erasanak etxean egongo dira sintomatologia desagertu eta 24
ordu beranduago arte, eta inoiz ez 7 egun baino gutxiago.
5.
Langile baten kasuan, etxean egongo da sintomatologia desagertu eta
24 ordu beranduago arte, eta inoiz ez 7 egun baino gutxiago, eta
dagokion laneko bajaren bidez justifikatu beharko da.
6.
Arrisku-faktoreren bat (1) duten ikasleak eta ikastetxeko langileak euren
osasun-zentrora joango dira sintomatologia agertuz gero.
7.
Langileek botatzeko eskularruak erabiliko dituzte higiene- eta garbiketalanak egitean.
[Less]
Insert a miniCalaméo on your website or your blog