XXI. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
EHIko lehendakari Koldo Tellituren hitz-hartzea
Sailburuorde anderea, gonbidatu agurgarriok, irakasle, hezitzaile,
ikastolakideok, egun on guztioi.
Egun on, eta ongietorri, beste behin, Ikastolen Jardunaldi
Pedagogikoetara....
More
XXI. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
EHIko lehendakari Koldo Tellituren hitz-hartzea
Sailburuorde anderea, gonbidatu agurgarriok, irakasle, hezitzaile,
ikastolakideok, egun on guztioi.
Egun on, eta ongietorri, beste behin, Ikastolen Jardunaldi
Pedagogikoetara. Hogeita batgarren aldia dugu honako hau, eta horrexek
erakusten du jardunaldioi ematen diegun garrantzia. Zientziak izango
ditugu hizpide bi egunotan; eta, zehazki, nola eta zertarako ikasi eta
irakatsi zientziak Haur eta Lehen Hezkuntzan.
Gai honetan azpimarratu nahiko nuke ikuspegi zientifikoaren balioa, ez
soilik zientziak irakasteko orduan, baizik eta ikasgai guztiak lantzerakoan.
Alegia, ikuspegi zientifikoaren transbertsalitatea azpimarratu nahiko nuke.
Ikastoletan, irakasle guztiok euskara irakasle zareten bezala, era berean,
zientzia irakasle ere izan zaitezkete. Azken batean, gure ingurua, inguruan
ditugun gauzak aztertzen, behatzen, neurtzen eta ekintza horietatik
emaitzak eta ondorioak ateratzen irakasteaz ari natzaizue. Horre
Less