Espezieak eta espeziazioa
Gene multzo bera duten eta ondorengo emankorrak sor
ditzaketen organismoen multzoa da espeziea.
Espeziazioa esaten zaio aurretik zegoen espezie batetik
abiatuta beste espezie bat sortzen duten prozesuei.
Espeziazioa gertatzeko, funtsezkoa da ale ugalkorren
isolamendua gertatzea; hau da, funtsezkoa da espezie bereko
bi populazioren artean geneen fluxu etengabea nola edo hala
etetea.
Hainbat modutan gerta daiteke isolamendua.
Populazioen
isolamendu geografikoa da moduetako bat.
Hesi geografiko
bat agertzen da; esate baterako, lehendik ez zegoen
mendikate bat azaltzen da, edo kontinente-masak banatu
egiten dira.
Populazio bakoitzaren hasierako material genetikoa mailaz
maila bereizten joaten da, mutazioaren eta birkonbinazioaren
bidez.
Aldaketa horietan eragina du hautespen naturalak; izan
ere, ingurunearen ezaugarrien eta baliabideen arabera,
fenotipo mesedegarrienak bultzatzen ditu.
Hori dela-eta,
populazio bakoitzak era batera eboluzionatuko du.
Hortaz, denboraren poderioz, populazioak ez dira berdinak
izango, ez jokabidean, ez itxura morfologikoan, ez eta itxura
fisikoan ere.
Bi espezie sortuko dira, horrela.
Hesi
geografikoa desagertuko balitz, bi espezieen banakoak ezingo
lirateke berriro ugaldu elkarren artean.
Eboluzionatzen ari den populazioak espezie desberdin bat
eratu ahal izateko beharrezkoa da isolaturik egotea.
Ingurunera egokitzeko prozesu mantso bat da.
Isolamendumotaren arabera honakoak bereiz daitezke:
Espeziazio alopatrikoa: populazioa bi zatitan banandua
geratzen da, barrera geografiko bat dela medio.
Espeziazio sinpatrikoa: dibergentzia hori eremu berean
gertatzen da.
Gurutzamendua eragozten duten barrerak ez
dira geografikoak, biologikoak baizik, ugalketaisolamenduaren mekanismo deituak (UIM), hain zuzen ere.
Mekanismo horiek bi motatakoak izan daitezke: mekanismo
postzigotikoak eta prezigotikoak.
Mekanismo prezigotikoen
adibideak hauek izan daitezke:
•Isolamendu ekologikoa: lurralde bera okupatzen duten
populazioak habitat desberdinetan bizi dira, eta ez dute
elkarrekiko harremanik.
Adibidez, espezie fitoparasitarioak.
•Urtaroko isolamendua: ernalketa urteko sasoi desberdinetan
edo eguneko une desberdinetan gertatzen da.
•Isolamendu etologikoa: ar eta emeen artean ez dago
erakarpen sexualik, edo, baldin badago, oso ahula da.
•Isolamendu mekanikoa: animalien arteko kopula edo
landareen arteko polinizazioa eragozten du, ugalketarako
egitura bateraezinak edukitzeagatik.
•Isolamendu gametikoa: gameto arrak eta emeak ez dira
erakartzen.
Mikroeboluzioa eta makroeboluzioa
Mikroeboluzioa eta makroeboluzioa eboluzio prozesuaren bi
maila dira.
Mikroeboluzio hitza erabiltzen dugu espezie berean
gertatzen diren aldaketa multzoa izendatzeko: antzeko
espezieak sortzen dituzten prozesuen multzoa da.
Populazioan gertatzen diren aldaketa txikiak dira, baina
espezie berriak sor ditzakete.
Esate baterako, Galapago
uharteetan 13 txonta espezie bizi dira: moldaerazko
erradiazio bidez sortu ziren denak, Ekuadorretik artxipelago
horretaraino iritsi zen txonta arbaso beretik abiatuta.
Espeziazio-kasu bat: Galapagoetako txontak
Galapagoetan, espeziazioaren adibide argi bat dago.
Uhartedia kontinentetik urrun dago.
Galapagoak hamahiru
sumendi-uharte handiz eta sei uharte txikiz osatuta daude.
Horrez gain, hainbat uhartetxo harritsu ere baditu.
Bakoitzak
bere ingurumen-ezaugarriak ditu, eta hori dela-eta, bere
baliabideak ditu, besteetan ez dauden baliabideak.
Uharte horietan hamahiru txonta espezie bizi dira.
Tamainari eta mokoen formari erreparatuz gero dira, batik
bat, desberdinak.
Hegazti horiek antza dutela ikusita, arbaso
bera izan zutela pentsa dezakegu.
Ziur asko, haize alisioek
eramanda iritsiko zen kontinentetik.
Uharte bakoitzean
baliabideak ustiatzeko modu bat zegoenez, txonten mokoen
formak garrantzia zuen elikagaiak lortzeko.
Hautespen
naturalaren bidez, uharte bakoitzean mota bateko txonten
populazioak ugaldu ziren.
Mokoaren formaren arabera,
txonta batzuek hobeto lortzen zituzten elikagai mota batzuk;
besteak beste, fruitu lehorrak, intsektuak eta baiak.
Uharte batetik bestera distantzia handia zegoenez, oso zaila
zen bateko eta besteko populazioak ugaltzea.
Hori dela-eta,
txontak gero eta desberdinagoak ziren.
Azkenean, espezie
desberdinak sortu ziren batean eta bestean, eta ezin ziren
elkarren artean ugaldu.
Makroeboluzioa fosilen bitartez aztertzen da.
Mikroeboluzioak ez bezala, aldaketa handiak eragiten ditu:
eboluzio prozesuan hainbat aldaketa eragin ondoren, talde
taxonomiko berriak sorrarazten ditu eta beste batzuk
desagerrarazten ditu.
Esate baterako, makroeboluzioaren
bitartez sortu dira hegaztiak eta ugaztunak narrastietatik.
Teoria sintetikoaren arabera, mikroeboluzioa zenbait
mekanismo genetikok sortzen dute; hala nola, mutazioek.
Baina aldaketa horiek denboraldi luzean gertatzen direnean
eta ugaritzen direnean, makroeboluzioa gauzatzen da,
espeziazio prozesu jarraituaren bidez.
Makroeboluzioa gerta dadin, ezinbestekoa da organo berriak
sorraraziko dituzten egitura anatomikoak aurretik esistitzea.
Horrez gain, organismo talde berriek bizitzeko habitat
populatu gabeak ere esistitu behar dute, eta izaki berrien
biziraupena ziurtatuko duten aparteko abantailak ere izan
behar dute.
Mekanismo horiengatik sortzen dira organismo
berdinetik hainbat linea dibergente.
[Less]